Koronabirusa

9 positibo berri azken egunean

Ataria 2020ko azaroaren 26a

Ibarran eta Tolosan hiruna, Amasa-Villabonan bi eta Albizturren positibo bat atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 10.881 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta, horietatik 666 (%6,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan 288 positibo atzeman zituzten, eta 9 Tolosaldean.

Amasa-Villabonak (677) eta Tolosak (659) gorriz jarraitzen dute, Tolosaldeko ESIak eta Alegia, Ibarra, Tolosa eta Villabonako osasun eremuak bezala.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 57 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 403 pertsona daude EAEko ospitaleetan, eta COVIDa duten 134 pertsona daude ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!