Koronabirusa

11 positibo azken orduetan

Ataria 2020ko azaroaren 25a

Tolosan eta Zizurkilen atzeman dituzte positiboak azken orduetan; 9 Tolosan eta 2 Zizkurkilen.

Osasun sailaren arabera, atzo 12.311 test diagnostiko egin ziren eta horietatik 693 izan ziren positiboak. Gipuzkoak 275 atzeman zituzten eta eskualdean 11; 9 Tolosan eta 2 Zizurkilen. Azken orduetako testen emaitzak positiboak izan badira ere, Villabona eta Tolosa gorriz jarraitzen dute 694 eta 679ko intzidentzia tasekin, hurrenez hurren. Tolosaldeko ESIak gorriz jarraitzen du ere (652).

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 53 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 142 pertsona daude ZIUn. Bestalde, azaroaren 16tik 22ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 97 hildako egon direla esan du Osasun sailak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!