Koronabirusa

6 positibo berri

Ataria 2020ko azaroaren 24a

Tolosan lau eta Ibarra eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte;  azken boladako positibo kopururik txikiena da.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.676 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 610 (%6,3) positiboak izan ziren. 235 Gipuzkoan atzeman zituzten, eta 6 Tolosaldean.

Amasa-Villabonak (745) eta Tolosak (705) gorriz jarraitzen dute, azken hamabost eguneko intzidentzia tasa kontuan hartuta. Tolosaldeko ESIak, eta Alegia, Ibarra, Villabona eta Tolosako osasun eremuek ere gorriz jarraitzen dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!