Koronabirusa

40 positibo azken egunetan

Ataria 2020ko aza. 23a, 12:54

COVID-19an positibo eman duten herritarren kopuruak behera egin du azken egunetan. Asteburuan zehar, ostiraletik igandera, 40 positibo egon dira Tolosaldean; 12 Tolosan, 7 Ibarran, 4 Amasa-Villabonan, hiruna Zizurkil eta Iruran, bina Alegia, Anoeta, Ikaztegietan eta Larraulen, eta bana Asteasu, Berastegi eta Gaztelun.

Osasun sailak emandako azken datuen arabera, COVID-19an positibo eman dutenen kopuruak behera egin du. Ostiralean 13.164 test egin zituzten eta horietatik 867 izan ziren positibo, %6,6, horietako 369 Gipuzkoan eman ziren. Larunbatean, aldiz, 9.739 test egin zituzten, positiboak 641 izan ziren (%6,6), eta horietatik 641 Gipuzkoan izan ziren. Eta igandean 7.290 test egin zituzten, positiboak 499 izan ziren (%6,8) eta horietatik 202 izan ziren Gipuzkoan. Eskualdeari dagokionez, hiru egunetan 40 positibo zenbatu dituzte. Gehienak Tolosan atzeman dituzte, 12 zehazki eta gorriz jarraitzen du (768). Villabonan 4 positibo izan dira azken egunetan, baina gorriz jarraitzen du (846).

Tolosaldeko ESIak gorriz jarraitzen du (757) eta baita eta Alegia, Ibarra, Villabona eta Tolosako osasun eremuek ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!