Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna 2020

Indarkeria matxistaren aurrean autodefentsa saretuz

Ataria 2020ko azaroaren 21a

Aiztondoko Mugimendu Feministak deituta ostiral iluntzean bat egin zuten herritarrek Amasa-Villabonan, Zizurkilen eta Asetasun indarkeria matxistari planto egiteko.

Indarkeria matxstaren aurrean autodefentsa saretu lemarekin bat egin eta elkarretaratze bana egin zuten Aiztondoko herrietan: Amasa-Villabona, Zizurkil eta Asteasu. Kandelak eskuetan ere izan zituzten. Eta bide batez, azaroaren 25ean, asteazkenean, izan diren elkarretaratzeetarako deia ere luzatu zuten.

Villabonaren kasuan Berdura plazan bat egin zuen egungo gizartearen gaitza den indarkeria matxista saltzeko. Azaroaren 25aren bezperatan, Zizurkilen Joxe Arregi plazan elkartu ziren eta Asteasun herri plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!