Tolosaldeko ospitale publikoa

PSE-EEko alkate eta zinegotziek zehaztasuna eskatu diote Osasun sailari

Ataria 2020ko azaroaren 20a

PSE-EE alderdiko eskualdeko alkate zein zinegotziek eskualderako osasun beharrak asetzeko "ezinbesteko" azpiegiturak zehazteko eskatu diote Gotzone Sagardui Osasun sailburuari.

Berrobiko David de Miguel eta Larraulgo Maite Arana alkateek, PSE-EEkoak biak, eta alderdiko eskualdeko zinegotziek ospitale publikoari buruzko argibide gehiago eskatu dizkiote Gotzone Sagardui Osasun sailburuari. Eskualdeak dituen osasun beharrak bete ahal izateko beharrezkoak diren "ezinbesteko" azpiegiturak  zehazteko eskatu diote.

PSE-EEko hautetsiek gai honi lotutako bi gutun bidali dizkiote Sagarduiri eta erantzuteko eskatu diote. "Eskualdeko tokian tokiko erakundeekin koordinatzea eta harremana mantentzea eskatzen diogu", esan dute. Era berean, Gipuzkoako EAJri eskatu diote gaiari buruzko iritzi garbia emateko, "izan ere, Tolosako alkateak azpiegitura baten berri eman du jada eta Eusko Jaurlaritzak ez du aurreikusi ere egin".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!