Koronabirusa

23 positibo berri azken egunean

Ataria 2020ko azaroaren 20a

Tolosan 12, Zizurkilen 3, Ikaztegietan eta Amasa-Villabonan bina eta Anoetan, Asteasun, Berastegin eta Ibarran positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 14.391 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 935 (%6,5) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 407 positibo atzeman dituzte, tartean, 23 Tolosaldekoak.

Amasa-Villabonak (1.168) eta Tolosak (861) gorriz jarraitzen dute, eta baita Tolosaldeko ESIak eta Alegia, Ibarra, Tolosa eta Villabonako osasun eremuek ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 62 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 475 pertsona daude EAEko ospitaleetan, eta COVIDa duten 135 pertsona daude ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!