Koronabirusa

27 positibo berri

Ataria 2020ko azaroaren 19a

Tolosan 15, Amasa-Villabonan 6, Ibarran 2 eta Asteasun, Iruran, Larraulen eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 14.886 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 1.069 (%7,2) positiboak izan ziren. 478 Gipuzkoan atzeman zituzten, eta 27 Tolosaldean.

Amasa-Villabonak (1.337) eta Tolosak (866) gorriz jarraitzen dute, azken hamabost eguneko intzidentzia tasa kontuan hartuta. Tolosaldeko ESIak, eta Alegia, Ibarra, Villabona eta Tolosako osasun eremuek ere gorriz jarraitzen dute.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 56 pertsona ospitaleratu ziren atzo, orotara 47 pertsona daude EAEko ospitaleetan, eta COVIDa duten 133 pertsona daude ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!