Izan Bidea dinamikaren baitan mobilizazioak antolatu ditu Sarek astebururako

Tolosaldeko Ataria 2020ko aza. 18a, 12:00
Urri hasieran herriz herri ateratako argazkiak.

Larunbatean, Tolosan, Ibarran, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen izango dira ekimenak, eta igandean, berriz, Anoetan eta Lizartzan.

Elkarbizitza eta bakea eraiki ahal izateko, preso eta iheslariak etxeratzea eskatuz, Sarek mobilizaioak antolatu ditu asteburu honetarako, eta eskualdeko herrietan ere egingo dituzte.

Presoek naiz eurengana bisitan doazenen senideek bizi duten egoera kalera atera nahi dute. Horretarako egingo dituzte han eta hemen ekimenak, "presoek oinarrizkoak dituzten eta urgentziazkoak diren pausuak eman ditzaten eskatzeko".

Larriki gaixo dauden presoen kaleratzea, urrunketa politikarekin amaitzea, gradu progresioa, zigorren batuketa, bakartuak diren emakume presoen bateratzea eta salbuespen legedia bertan behera utzi eta lege arrunta ezartzea eskatu nahi dituzte.

Honako egitasmoak antolatu dituzte eskualdean, herriz herri:

  • Tolosa. Azaroak 21, 10:00etan, bizikleta itzulia Triangulotik hasita; 12:00etan, giza katea Triangulotik Zumardiandira; eta 12:30ean moskaikoa Zumardiandian.                        
  • Ibarra. Azaroak 21, 12:00etan, giza katea plazatik abiatuta; eta 12:30ean moskaikoa Zumardiandian. 
  • Zizurkil. Azaroak 21, 11:00etan, bizikleta eta oinezkoen martxa, Joxe Arregi plazatik abiatuta; eta 12:30ean argazki erraldoia Joxe Arregi plazan. 
  • Amasa-Villabona. Azaroak 21, 11:00etatik 19:00etara, talde txikietan Kale berria eta Kale nagusia elkartasun zirkuitu bihurtuko dituzte. Oinezkoak eta korrikalariak Kale berrian, eta bizikletan edo gurpildun tramankuluekin Santio kalean. Txandak Malkar plazan orduro. Zirkuitoa erreserbatzeko: 673 424 100 edo sareamasavillabona@gmail.com
  • Lizartza. Azaroak 22, 12:00etan herriko plazan, mosaiko herritarra. Erronka: gutxienez 100 herritar biltzea.  
  • Anoeta. Azaroak 22, 10:00etatik 13:00etara erronka Orbinoxeko aparkalekutik: 222 preso, 222 kilometro. Zenbat kilometro egingo dituzu zuk? Oinez, korrika, bizikletan....       

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!