Osasun sailak emandako datuen arabera, 14.929 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.050 (%7) positiboak izan ziren. Tolosaldeko ESIak (933) eta Alegia, Ibarra, Tolosa eta Villabonako osasun eremuek goriz jarraitzen dute, eta baita Amasa-Villabonak (1.034) eta Tolosak (828) ere, azken hamabost eguneko intzidentzia tasa kontuan hartuta 500etik gora baitaude.