Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna 2020

Aiztondoko mugimendu feministak mobilizatzeko deia luzatu du

Ataria 2020ko azaroaren 17a

Azaroaren 25ean, Zubimusu zubian elkarretaratzea egingo dute 19:00etan. Bien bitartean, azaroaren 20an talde argazkiak aterako dira Villabonan, Zizurkilen eta Asteasun.

"Indarkeria matxistaren aurrean autodefentsa saretu" lelopean egingo dira aurten azaroaren 25aren ingurukoak. Ekitaldiak iragartzeko kartela eskualdeko herri ezberdinetan ateratako argazkiekin osatuko dute.

Azaroaren 20an, 18:30ean Joxe Arregi plazan eta 19:00etan Villabonako Berdura plazan eta Asteasuko plazan jarri dituzte hitzorduak argazkiak egiteko.

Azaroaren 25ean elkarretaratzea egingo du Aiztondoko Mugimendu Feministak Villabona eta Zizurkil lotzen dituen Zubimusu zubian. 19:00etan egingo dute, osasun egoerak baimentzen duen neurrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!