Koronabirusa

32 positibo berri

Ataria 2020ko azaroaren 17a

Tolosan atzeman dituzte positibo gehien, zehazki, 14. Amasa-Villabonan 8 positibo egon dira, Ibarran 3, Alegia eta Anoetan bina eta Albiztur, Alkiza eta Zizurkilen bana.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 10.631 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 941 (%8,9) positiboak izan ziren. 411 Gipuzkoan atzeman ziren, tartean, 32 Tolosaldean.

Tolosaldeko ESIak (996) eta Alegia, Ibarra, Tolosa eta Villabonako osasun eremuek goriz jarraitzen dute, eta baita Amasa-Villabonak (1.147) eta Tolosak (823) ere, azken hamabost eguneko intzidentzia tasa kontuan hartuta 500etik gora baitaude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!