Koronabirusa

8 positibo utzi ditu Villabonako baheketak

Ataria 2020ko azaroaren 16a

Amasa-Villabona eta Zizurkilgo 13 eta 40 urte arteko 1.200 pertsonak egin zuten PCR proba ostiralean eta larunbatean. Beste lau pertsonari berriro egingo dizkiete probak, zalantzan daudelako.

Osasun sailak emandako datuen arabera, ostiraletik igandera 84 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Tolosan 30 izan dira, Amasa-Villabona 13, Zizurkilen 12, Ibarran 6, Alegian 4, Amezketan eta Berrobin hiruna, Anoetan, Ikaztegietan, Larraulen eta Leaburu-Txaraman bina eta Alkizan, Asteasun, Belauntzan, Gaztelun eta Lizartzan positibo bana izan dira.

Ostiralean, 15.204 test egin zituzten eta 1.243  (%8,2) positibo izan ziren. Larunbatean 13.321 test egin ziren eta 1.043 (%7,8) positibo izan ziren. Igandean, 10.309 test egin  zituzten eta 801 (%7,8) positibo izan ziren. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 44 pertsona ospitaleratu ziren atzo, orotara 516 pertsona daude EAEko ospitaleetan eta 145 pertsona ZIUn daude.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!