Azken orduak udazkeneko zozketa berezian parte hartzeko

Ataria 2020ko azaroaren 15a

Oraindik ez baduzu izena eman, gaur arratsaldeko 20:00ak arte hartu dezakezu parte zozketa honetan! Gogoratu TOLOSALDEKO ATARIA-ren jarraitzaile izate hutsagatik eman dezakezula izena. Animatu eta zorte on!

TOLOSALDEKO ATARIA-ren jarraitzaile zarela eskertzeko, eta udazkeneko egun hauek zertxobait alaitzeko asmoarekin, bi sari bikain zozkatzen ditugu eskualdeko herritarrentzat: Mahala produktuez osaturiko saskia eta Errigorako saski ekologikoa. 

 

Zozketa berezi honetan parte hartzeko klikatu hemen. 

 

Parte hartzeko baldintzak betetzea garrantzitsua da: 

  • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri behar dute, eta Atarikide ez direnek gune horretan, UDAZKENA idatzi behar dute.
  • Parte hartzeko azken eguna: azaroaren 15a, igandea, 20:00etan.
  • Astelehen goizean, azaroaren 16an,  irabazleekin jarriko gara harremanetan, telefono edo email bidez, saridunak direla adierazteko.
  • Asteleheneko 21:00ak baino lehen ez badugu lortzen saridunekin hitz egitea, beste saridun batzuk hautatuko dira. Gehienez ere, hiru saiakera egingo dira.
  • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
  • Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
  • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
  • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
  • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
  • Tolosaldeko Ataria-ren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!