Koronabirusa

42 positibo berri atzeman dituzte

Ataria 2020ko azaroaren 11

Tolosan 14, Zizurkilen 7, Alegian eta Ibarran seina, Amasa-Villabonan 3 eta Amezketan, Asteasun, Berrobin, Larraulen, Leaburu-Txaraman eta Lizartzan positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 17.890 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.401 (%7,8) positiboak izan ziren. 569 Gipuzkoan atzeman ziren, tartean, 42 Tolosaldean. Amasa-Villabonak (1.540) eta Tolosak (897) gorriz jarraitzen dute, azken hamabost eguneko intzidentzia tasa kontuan hartuta 500etik gora baitaude. Halaber, Tolosaldeko ESIak (952) eta Alegia, Ibarra, Tolosa eta Villabonako osasun eremuek goriz jarraitzen dute.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19a duten 133 pertsona ZIUn daude. Bestalde, azaroaren 02tik 08ra bitartean COVIDaren ondorioz 73 hildako izan zirela adierazi du Osasun sailak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!