Koronabirusa

36 positibo berri azken egunean

Ataria 2020ko azaroaren 10a

Tolosan 16, Amasa-Villabonan 6, Anoetan 5, Asteasun eta Zizurkilen bina eta Alegia, Alkiza, Berrobi, Gaztelu eta Lizartzan positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 14.039 test diagnostiko egin ziren atzo, eta horietatik 1.310 positiboak izan ziren. 552 Gipuzkoan atzeman ziren, tartean, 36 Tolosaldean.

Amasa-Villabonak (1.574) eta Tolosak (934) gorriz jarraitzen dute, azken 15 eguneko intzidentzia tasa kontuan hartuta. Tolosaldeko ESIak (961) nahiz Alegia, Ibarra, Tolosa eta Villabonako eremuek gorriz jarraitzen dute.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 91 pertsona ospitaleratu ziren atzo, orotara 518 pertsona daude ospitaleetan, eta 135 pertsona daude ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!