Koronabirusa

109 positibo atzeman dituzte asteburuan eskualdean

Ataria 2020ko azaroaren 9a

Tolosan 30, Amasa-Villabonan 23, Zizurkilen 13, Ibarran 9, Alegian 6, Berastegin eta Iruran bosna, Leaburu-Txaraman 4, Alkizan eta Anoetan hiruna, Berrobin eta Hernialden bina eta Adunan, Amezketan, Asteasun eta Lizartzan positibo bana izan dira ostiraletik igandera.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, 12.037 test diagnostiko egin ziren atzo, eta horietatik 1.178 (%9,8) positiboak izan ziren. Larunbatean 12.049 test egin zituzten eta 1.245 (%10,3) positiboak izan ziren eta ostiralean, berriz, 14.412 test egin ziren eta 1.444 (%10) izan ziren positiboak.

Azken eguneko datuei dagokienez, 478 positibo izan ziren Gipuzkoan, tartean, 14 eskualdekoak. Amasa-Villabonak (1.490) eta Tolosak (902) gorriz jarraitzen dute. Baita, Tolosaldeko ESIak (981) eta Alegia, Ibarra, Tolosa eta Villabonako osasun eremuak ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 37 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 508 pertsona daude EAEko ospitaleetan eta 130 pertsona ZIUn daude.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!