Koronabirusa

Herritarrek ez dituzte gustuko neurri berriak, baina beharrezkoak direla uste dute

Leyre Carrasco 2020ko azaroaren 8a

Herritarrek ez dituzte gustu 1 1604836915213
Herritarrek ez dituzte gustu 2 1604836916613
Herritarrek ez dituzte gustu 3 1604836917379
Herritarrek ez dituzte gustu 4 1604836918091
Herritarrek ez dituzte gustu 5 1604836918952
Herritarrek ez dituzte gustu 6 1604836919662
Herritarrek ez dituzte gustu 7 1604836920417
Herritarrek ez dituzte gustu 8 1604836921314
Herritarrek ez dituzte gustu 9 1604836922225
Herritarrek ez dituzte gustu 10 1604836923041
Herritarrek ez dituzte gustu 11 1604836923814
Herritarrek ez dituzte gustu 12 1604836924544
Herritarrek ez dituzte gustu 13 1604836925419
Herritarrek ez dituzte gustu 14 1604836926203

Atzo jarri ziren indarren Euskal Herriko neurri berriak, eta eskualdeko herritarrek jada antzeman dute aldaketa.

Azken egunetan COVID-19aren transmisioa areagotzen joan da Euskal Herri guztian. Hori dela eta, birusaren transmisioa geratzeko helburuarekin jarri ziren atzo indarrean LABI batzordean adostutako neurri berriak.

 

Horien artean daude ostalaritza ixtea, etxeratze agindua 22:00etara aurreratzea edota kultur jardueren aforoa %35era jaistea. 'Ataria' kalea atera da herritarren iritziak biltzeko eta orokorrean “horietara moldatzea besterik ez dutela” adierazi dute, hilabetearen bukaera arte egongo baitira indarrean. Izan ere, neurri berriak indarrean dauden lehen egunak izan dira, eta gehienentzat birusaren transmisioa geldiarazteko “beharrezkoak” diren arren, ez dituztela ”modu egokian” egokitu adierazi dute; alde batetik, “berandu” iritsi direlako eta bestetik, “beti berdinei” eragiten dielako.

 

Ostalaritza sektorea

Izan ere, birusak ostalaritza sektoreari eragiten dion bigarren aldia da, eta herritar gehienak neurri horren aurka agertu dira, tabernen itxiera “lotsagarria” dela irudikatuz. Horrez gain, gehiengoek zerbitzu publiko eta hezkuntza arloa gogorarazi eta horrekin parekatu dute: “Egia da tabernak kontagio foku handiak direla, baino zer gertatzen da zerbitzu publiko edo hezkuntza arloarekin? Ez gara ohartzen horiek ere foku guneak direla?”.

 

Kultur jarduerak

“Ez da bidezkoa”, hitz horiekin adierazi dute kultur jardueren aforoa %35era mugatzearen neurria, eta bertan ere zerbitzu publiko eta hezkuntza arloari “beste errepaso bat” emateko eskatu dute herritarrek; “horiek ere pilaketa guneak dira eta saihesten saiatu behar gara”.

 

Etxeratzeko agindua

Etxeratzeko agindua 22:00etan aurreratzea “bigarren konfinamendu bat” dela uste dute herritar gehienek, eta neurri horrek haien “askatasuna” kentzea lortzen duela gehitu dute. Batzuek neurri hau zalantzan jarri dute: “Ez dakit zein helbururekin jarri duten indarrean neurri hau. Agian, gure ordutegia pixkanaka murrizten joan nahi dute guztiei konfinatu arte”. Horregatik, neurriak berrikustea eskatzen dute: “Gauzak aldatzen ez badituzte, egoera honek okerrera eramango gaitu denei”.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!