Koronabirusa

39 positibo berri azken egunean

Ataria 2020ko azaroaren 6a

Tolosan 13, Amasa-Villabonan 12, Ibarran 5, Iruran 2 eta Alegian, Anoetan, Bidania-Goiatzen, Elduainen, Hernialden, Orendainen eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 16.690 proba egin zituzten atzo, eta horietatik 1.547 (%9,3) izan ziren positiboak. Gipuzkoan 663 positibo atzeman dituzte, tartean, 39 Tolosaldean.

Amasa-VIllabonak (1.269) eta Tolosak (934) gorriz jarraitzen dute, azken hamabost egunetako intzidentzia tasari dagokionez. Tolosaldeko ESIak (976), eta baita, Alegia, Ibarra, Villabona eta Tolosako osasun eremuak ere. Beste aldean, Baliarrain, Larraul eta Orexa daude, ez baitute positiborik izan azken hamabost egunetan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 74 pertsona ospitaleratu ziren atzo, 463 daude orotara EAEko ospitaleetan, eta 111 pertsona ZIUn daude.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!