Koronabirusa

35 positibo berri

Ataria 2020ko azaroaren 5a

Tolosan 10, Ibarran 5, Amasa-Villabonan 4, Alegian eta Amezketan hiruna, Asteasun, Berastegin, Leaburu-Txaraman eta Zizurkilen bina eta Alkizan eta Ikaztegietan positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 14.668 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.461 positiboak izan ziren. 671 Gipuzkoan atzeman zituzten, tartean, 35 Tolosaldean.

Amasa-Villabonak (1.117) eta Tolosa (980) gorriz jarraitzen dute, azken hamabost eguneko intzidentzia tasari dagokionez. Beste aldean, Baliarrain, Larraul, Orendain eta Orexa daude, ez baitute positiborik izan.

Osasun eremuei dagokienez, Tolosaldeko ESIak (1.057) gorriz jarraitzen du, eta baita, Alegia, Ibarra, Villabona eta Tolosako osasun eremuek ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 76 pertsona ospitaleratu ziren atzo, orotara 462 pertsona daude ospitaleetan, eta 111 pertsona daude ZIUn.

Ikastetxeei dagokienez, ez dago aurrez aurreko jarduera etenda duen ikastetxerik EAEn. Orotara, 149 ikasgela daude itxita,96 ikastetxetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!