Koronabirusa

45 positibo berri azken egunean

Ataria 2020ko azaroaren 4a

Amasa-Villabonan eta Tolosan hamarna, Berastegin 5, Alegian 4, Ibarran eta Zizurkilen hiruna, Anoetan, Hernialden eta Iruran bina eta Adunan, Alkizan, Amezketan eta Bidania-Goiatzen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 15.611 test diagnostiko egin ziren atzo, eta horietatik 1.425 positiboak izan ziren. 630 Gipuzkoan atzeman ziren, tartean, 45 Tolosaldean.

Amasa-Villabonak (1.083) eta Tolosak (1.011) gorriz jarraitzen dute, azken 15 eguneko intzidentzia tasa kontuan hartuta. Tolosaldeko ESIak (1.050) nahiz Alegia, Ibarra, Tolosa eta Villabonako eremuek gorriz jarraitzen dute.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 107 pertsona daude ZIUn une honetan EAEko ospitaleetan. Bestalde, urriaren 26tik azaroaren 1era bitartean COVID-19aren ondorioz, 46 hildako izan dira.

Ikastetxeei dagokienez, ez dago aurrez aurreko jarduera etenda duen ikastetxerik. Orotara, 132 ikasgela daude EAEko 91 ikastetxetan itxita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!