Koronabirusa

19 positibo berri

Ataria 2020ko azaroaren 3a

Tolosan 9, Berastegin 5, Amasa-Villabona 4 eta Hernialden positibo bat atzeman dute.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 11.886 test diagnostiko egin ziren atzo, eta horietatik 1.120 (%9,4) positiboak izan ziren. 490 atzeman ziren Gipuzkoan, tartean, 19 Tolosaldean. 

Azken hamabost eguneko intzidentzia tasari dagokionez, Tolosak (1.084) eta Amasa-Villabonak (1.015) gorriz jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez, berriz, Tolosaldeko ESIa (1.045) kolore gorrian dago, eta Alegia, Ibarra, Tolosa eta Amasa-Villabonako eremuek ere gorriz jarraitzen dute.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 73 pertsona ospitaleratu ziren atzo, 460 pertsona daude orotara EAEko ospitaleetan, eta 106 pertsona daude ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!