Koronabirusa

105 positibo berri ostiraletik igandera

Ataria 2020ko azaroaren 2a

Larunbatean 55 positibo izan ziren Tolosaldean, eta igandean, berriz, 6ra jaitsi zen positiboen kopurua.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 12.452 test egin ziren atzo EAEn, eta horietatik, 972 (%7,8) positiboak izan ziren. 368 atzeman ziren Gipuzkoan, tartean, 6 Tolosaldekoak. 

Ostiraletik igandera bitarteko datuei begira, Tolosan 32 positibo berri atzeman dituzte, Amasa-Villabonan 18, Ibarran 9, Alegian 7, Berastegin 6, Amezketan, Anoetan, Bidania-Goiatzen eta Zizurkilen launa, Hernialden eta Leaburu-Txaraman hiruna, Asteasun eta Iruran bina eta Alkizan, Altzon, Belauntzan, Berrobin, Gaztelun, Ikaztegietan eta Lizartzan bana. 

Tolosak (1.089) eta Amasa-Villabona (948) gorriz jarraitzen dute, azken hamabost eguneko intzidentzia tasari dagokionez. Hain justu, tasa horri begira, Tolosaldeko lau herritan ez da positiborik egon azken bi asteetan, Baliarrainen, Larraulen, Orendainen eta Orexan.

Osasun eremuei dagokienez, Tolosaldeko ESIak gorriz jarraitzen du, eta baita Alegia, Ibarra, Tolosa eta Amasa-Villabonako eremuek ere. 

Bestalde, ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 43 pertsona ospitaleratu ziren atzo, 469 pertsona daude orotara EAEko ospitaleetan, eta 104 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!