Koronabirusa

47 positibo

Ataria 2020ko urriaren 30a

Azken orduetan eskualdean 47 positibo berri egon dira; 20 Tolosan, 7 Berastegin, 5 Villabonan, 4 Ibarran, 3 Zizurkilen, bina Asteasun, Bidania-Goiatzen eta Ikaztegietan, eta bana Alegia eta Altzon.

Osasun sailaren arabera, EAEn 16.237 test egin dituzte azken orduetan, eta horietatik 1.325 izan dira positibo, %8,2a. Horietatik 570 izan dira Gipuzkoan. Tolosaldeari dagokionez, 47 izan dira koronabirusean positibo eman dutenak, gehienak Tolosan, 20 egon baitira. Berastegi da positibo gehien dituen Tolosaldeko hurrengo herria, 7 baititu.

Tolosaldeko ESIak gorriz jarraitzen du, orokorrean, eta Alegia, Ibarra, Tolosa eta Villabonako osasun eremuak ere gorriz daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!