Osasun sailak emandako datuen arabera, 17.159 test diagnostiko egin ziren atzo, eta horietatik, 1.226 positiboak izan ziren. 564 atzeman zituzten Gipuzkoan, tartean, 52 Tolosaldean. Tolosak gorriz jarraitzen du, 1.011ko tasarekin azken 15 egunak kontuan hartuta, eta Amasa-Villabona ere kolore gorian ageri da, 694ko tasarekin.
Tolosaldeko ESIak gorriz jarraitzen du, 937ko intzidentzia tasarekin azken 15 egunak kontuan hartuta. 72 positibo gehiago izan dira azken egunean. Gorriz jarraitzen dute, halaber, Alegia, Ibarra, Tolosa eta Villabonako osasun eremuek.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID19aren ondorioz 57 pertsona ospitaleratu ziren atzo, 386 daude denera EAEko ospitaleetan, eta COVIDa duten 79 pertsona daude ZIUn.