Koronabirusa

53 positibo azken orduetan

Ataria 2020ko urriaren 28a

COVID-19an positibo eman dutenen kopuruak gora egin du azken orduetan. Azken datuen arabera, 53 dira eskualdean koronabirusean positibo eman dutenak.

Tolosan 21 positibo egon dira azken orduetan, eta Villabona da kutsatu gehien dituen hurrengo herria, bost baititu. Ibarrak 4 ditu, Berastegi, Irura eta Zizurkilek hiruna, bina Anoeta, Ikaztegieta eta Leaburuk, eta bana Alegia, Altzo, Asteasu, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde eta Lizartzak.

Osasun sailaren txostenaren arabera, azken orduetan COVID-19a atzemateko 15.509 test egin dituzte, eta horietatik %7,5 izan dira positibo, 1.164 alegia, horietatik 511 dira gipuzkoarrak.

Tolosaldeko ESI-an 64 positibo eman ziren atzo –Andoain ere sartzen da eremuan, eta herri horretan 10 positibo eman dira azken orduetan–, eta beraz, gorriz jarraitzen du. Ondorioz, Alegia, Ibarra, Tolosa eta Villabonako osasun eremuak ere gorriz jarraitzen dute, eta kezka iturri dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!