Koronabirusa

31 positibo azken orduetan

Ataria 2020ko urriaren 27a

Azken orduetan 31 egon dira; 10 Tolosan, 4 Ibarran, hiruna Berastegin eta Zizurkilen, bina Alegia, Bidania-Goiatz, Ikaztegieta eta Iruran, eta bana Altzo, Elduain eta Villabonan.

Atzo 11.935 PCR proba egin zituen Osasun sailak eta horietatik 978 izan ziren positiboak, %8,2. Gipuzkoan 413 positibo egon dira, eta Tolosaldean 31, gehienak Tolosan, hamar egon baitira.

Tolosaldeko ESI-an 34 positibo eman ziren atzo –Andoain ere sartzen da eremuan, eta herri horretan 3 positibo eman dira azken orduetan–, eta beraz, gorriz jarraitzen du. Ondorioz, Alegia, Ibarra, Tolosa eta Villabonako osasun eremuak ere gorriz jarraitzen dute, eta kezka iturri dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!