Alarma... Alarma!

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Mendiluze 2020ko urriaren 26a

Bolo-bolo dabil hitz hori ahots zein hizkietan. Alarma deituko dutela diote. Alarma egoera ezarriko dute. Hori eskatzeko deitu zuen Urkulluk Sanchez.

Kuriosoa aditzena, ezta? Lehen alarmak jo egiten zuen, eta gobernuek elkar jo hainbatetan. Orain elkar deitzen dute eta alarmak deitu egiten dira. Eta alarma egoerak ezarri. Eta ezarritako egoeratatik deialdiak egin. Edo ezarritako egoeratara deituak gera zorrotzago esanda... Zenbaitetan alarmak deitzen dtuztenek alarmekin jotzen gaituzten sentsazioa daukat, egoeren araberako alarmak beharrean alarmen araberako egoerak ezartzen dituzten honetan. Kuriosoa aditzena, eta kuriosoa alarmena, ezta? Pentsa dezala bakoitzak zergatik...

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!