Bertan behera geratu da I. Sega-Sail Lehiaketa

Ataria 2020ko urriaren 23a

Igandean zen jokatzekoa, Hernanin, eta bertan eskualdeko hiru segalarik parte hartu behar zuten. Almitza elkartea aritu da antolaketa lanak egiten eta egun bizi den egoerak behartuta hartu dute lehiaketa bertan behera uzteko erabakia.

Emakumezkoen zein gizonezkoen lehiaketa antolatua zuten. Emakumezkoetan Alaitz Imaz hernialdearrak eta Ainara Otamendi ibartarrak parte hartu behar zuten, eta gizonezkoetan Mikel Lizartza tolosarrak. Almitza elkartetik azaldu dutenez, aurten berriro lehiaketa hori antolatzea zaila izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!