Koronabirusa

47 positibo berri azken egunean

Ataria 2020ko urriaren 23a

Tolosak goranzko joerarekin jarraitzen du, azken egunean 22 positibo gehiagorekin eta 882ko intzidentzia tasarekin.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 14.144 proba egin ziren atzo, eta, horietatik 1.207 (%8,5) positiboak izan ziren. Gipuzkoaren kasuan, 545 pertsonak eman dute positibo, tartean, 47 Tolosaldekoak. Tolosan 22, Asteasun 5, Amasa-Villabona 3, Alegian, Amezketan, Anoetan, Ibarran eta Zizurkilen bina eta Adunan, Albizturren, Berastegin, Bidania-Goiatzen, Hernialden, Ikaztegietan eta  Iruran bana atzeman ditute.

Tolosak gorri kolorearekin jarraitzen du, azken hamabost egunetan pilatutako 100.000 biztanleko intzidentzia tasa, 882koa izanik. Laranja kolorez Amasa-Villabona ageri da, 457ko tasarekin.

Osasun eremuei begira, Tolosaldea gorriz dago, 733ko tasarekin, eta Alegia (1.260), Ibarra (535), Tolosa (775) eta Villabona (683) ere gorriz ageri dira.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 57 pertsona ospitaleratu ziren atzo, orotara 339 pertsona daude EAEko ospitaletan, eta 69 pertsona ZIUn daude.

Ikastetxeei dagokienez, ez dago aurrez aurreko jarduera etenda duen ikastetxerik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta 103 ikasgela daude itxita, 75 ikastetxetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!