Gehigarria: osasuna eta ongizatea

Osasuna helburu

Tolosaldeko Ataria 2020ko urr. 26a, 07:58

Igor Jauregik bere fisioterapia kontsulta darama Alegiako AlegiSport zentroan. Zentro horretan berak duen kontsultaz gain, kirol medikuntza, prestakuntza fisikoa, nutrizioa eta entrenamendu pertsonalak eskaintzen dituzte beste hainbat profesionalek.

Bezero bakoitzarentzat egokienak diren teknikak erabiltzen ditu Jauregik. Esaterako, berritasun nagusia Indiba teknologia da: zirkuitu elektriko itxi baten bitartez baskularizazioa areagotzen da eta horrek, lesioak errekuperatzeko gorputzak dituen prozesu fisiologikoak azkartzea eragiten du. Lesio ezberdinetarako aproposa da teknika hori.

Bestetik, Normatec sistema ere badauka. Presoterapia bidezko deskarga bat egiten du hanketan eta errendimendu bila dabilenarentzat egokia izan daiteke edo baita barizeetatik sufritzen duenarentzat ere. Puntzio lehorrarekin ere lan asko egiten du, giharrak askatzeko.

Osasuna helburu duenak du lekua zentro horretan, zerbitzua edonork jaso dezake, ez kirolariek bakarrik. Errendimendua ere lantzen dute hala ere, kirolera bideratuta dabilenari begira. Bezeroak bilatzen duenaren arabera egokitzen dira, arreta pertsonalizatua eskainiz eta jarraipen bat eginez. Gimnasio bat ere badute eta leku horrek aukera eskaintzen die bezeroaren berregokitzea egin ahal izateko. Horrela,zerbitzu osoago bat eskaintzeko aukera daukate.

  • Helbidea: Bazurka industrialdea, 26, Alegia
  • Telefono zenbakia: 680 647 171
  • Helbide elektronikoa: igorjauregifisioterapia@gmail.com
  • Instagram: @igorjauregifisioterapia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!