Koronabirusa

39 positibo berri azken egunean

Ataria 2020ko urr. 22a, 12:36

Tolosan 16 positibo izan dira, Alegian, Anoetan, Ibarran eta Iruran hiruna, Amezketan, Berastegin eta Amasa-Villabona bina eta Altzon, Asteasun, Belauntzan, Leaburu-Txaraman eta Zizurkilen bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 13.470 proba egin ziren atzo, eta horietatik, 1.033 (%7,7) positiboak izan ziren. Gipuzkoaren kasuan, 503 izan ziren positiboak, tartean, 39 Tolosaldekoak. Gorriz ageri diren herriei dagokienez, hau da, azken hamabost eguneko intzidentzia tasan 100.000 pertsonatik 500eko langatik gora daudenak, Tolosak jarraitzen du goranzko joeran, 809ko tasarekin. Laranjaz Amasa-Villabona dago, 423ko tasarekin.

Osasun eremuei begira, Tolosaldea gorriz dago, 676ko tasarekin, eta Alegia (1.185), Tolosa (736) eta Villabonako (602) eremuek gorriz jarraitze  dute. Laranjaz Ibarrak (471) jarraitzen du.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 51 pertsona ospitaleratu ziren atzo, orotara 339 daude EAEko ospitaleetan, eta 62 pertsona daude ZIUn.

Ikastetxeei dagokienez, une honetan ez dago aurrez aurreko jarduera etenda duen ikastetxerik EAEn. Denera 90 ikasgela daude itxita, 65 ikastetxetan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!