Koronabirusa

21 positibo berri

Ataria 2020ko urr. 20a, 12:45

Tolosak 700eko intzidentzia tasa du, eta Amasa-Villabonak 321ekoa azken 15 egunak kontuan hartuta.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.953 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik, 625 positiboak izan ziren. Gipuzkoan 304 izan ziren positiboak, tartean, 21 Tolosaldekoak (Tolosan 10, Zizurkilen 4, Alegian 3, Ibarran 2 eta Berastegin eta Iruran bana).

Osasun eremuei dagokienez, Alegia eta Tolosa gorriz ageri dira, 900 eta 664eko intzidentzia tasarekin, hurrenez hurren. Ibarra eta Amasa-Villabona laranjaz ageri dira, 382 eta 464ko tasarekin. Tolosaldeari dagokionez, 565eko tasa du azken 15 egunak kontuan hartuta. Herrika, berriz, Tolosa da kolore gorriz jarraitzen duen eskualdeko herri bakarra, 700eko tasarekin. Laranjaz Amasa-Villabona ageri da, 321eko tasarekin.

Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 45 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 59 pertsona daude ZIUn.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!