Gehigarria: osasuna eta ongizatea

Orekatzeko

Ataria 2020ko urriaren 16a

Hilabete zailak ari gara bizitzen. COVID-19ak sortu duen egoera kudeatzen ikasi behar dugu eta zalantza zein beldurrei aurre egin. Asko dira zoriontsu eta osasuntsu egoten laguntzeko kontuan hartu behar diren alderdiak, eta asko dira ere horretan laguntzen duten profesionalak. Osasunari eta ongizateari eskainitako gehigarri honetan aurkituko dituzu horietako batzuk. Kiropraktikoak, kirol medikuak, yoga irakasleak edota fisioterapeutak bezalako profesionalak aurkituko dituzu ondorengo orrietan, baina osasuntsu egoteko elikadura zaindu behar da ere, eta baita, nola ez, alderdi emozionala.

ATARIA-k horiek guztiak hartu ditu kontuan eta eskura jarri dizkizu, irakurle. Mimoz prestatutako gehigarria duzu eskuartean, eskualdeko profesionalekin harremanetan jarri eta horien berrieman nahi dizu, zailtasunez betetako ikasturte honetan lagungarri izango duzun informazioa eskainiz. Zaindu zaitez eta zaindu maite duzun hori!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!