Koronabirusa

21 positibo azken orduetan

Ataria 2020ko urriaren 16a

Osasun sailak eskaintzen dituen datuen arabera, 21 positibo egon dira eskualdean azken orduetan, horietako 12 Tolosan. Gipuzkoako eskualde batzuetan joera kezkagarria dute egunotan eta tartean jarraitzen dute Tolosa eta Alegiako osasun eremuak.

Azken datuen arabera 12 positibo egon dira Tolosan, hiruna Villabona eta Zizurkilen, eta bana Amezketa, Asteasu eta Berrobin.

Gipuzkoako eskualde batzuetan joera kezkagarria dute egunotan eta tartean dira Tolosa eta Alegiako osasun eremuak, atzo bezala. Horiekin batera Villabona eta Ibarrako osasun eremuak aipatu behar dira, osasun eremu horietako egoera ez da horren kezkagarria Osasun sailaren arabera, baina bai jarraitu beharrekoa. Herriei dagokienez, berriz, Tolosak du inzidentzia gehien, 100.000 herritarreko 500 kasutik gora ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!