Ungino mendira, Oargi Mendi Elkartearekin

Ataria 2020ko urriaren 15a

Igande honetan izango da irteera, eta guztira 16 kilometro egingo dituzte; bihar amaitzen da izena emateko epea.

Igande honetarako mendi irteera berri bat antolatu du Oargi Mendi Elkarteak. Hain justu, Madaria ingurura (Araba) joango dira. 7:00etan irtengo dira Tolosatik, eta Aiarako auzoan autoa utzi ondoren, Ungino, Eskutxi eta Peña de Aro mendiak igoko dituzte. Guztira, 16 kilometro inguruko ibilaldia izango da, 830 metroko desnibel positiboarekin. Izena emateko, oargimendi@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da, eta bihar, hilak 16 ostirala, da azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!