Gipuzkoako Foru Aldundiak eta DYAk PCR probak areagotu dituzte Tolosaldeko, Goierriko, Azpeitiko eta Azkoitiko adinekoen egoitzetan. Guztira 1.500 PCR proba egingo dituzte. Pasa den ostiralean hasi ziren lan horretan eta bihar arte luzatuko dira. Egoera epidemiologikoa dela eta aukeratu dituzte eskualde horiek eta eskualdeari dagokionez, Tolosa, Villabona eta Zizurkilgo adinekoen zentroetan egingo dituzte. Probak erabiltzaileei eta langileei egingo dizkiete eta helburua da zentro horietan birusa ez sartzea, eta positiboak egonez gero hedapena geldiaraztea.