Koronabirusa

26 positibo berri

Ataria 2020ko urriaren 15a

Positibo tasa handia pilatzen ari da eremu batzuetan, eta gaurko txostenetan eremu batzuen egoeraz ohartarazi dute. Gipuzkoako eskualde batzuetan joera kezkagarria dute egunotan eta tartean dira Tolosa eta Alegiako osasun eremuak.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 10.890 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 679 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 303 positibo atzeman zituzten, eta Tolosaldean 26. Tolosan 12, Anoetan 4, Iruran 3, Amezketan, Ibarran eta Amasa-Villabonan bina eta Zizurkilen positibo bat atzeman dituzte azken 24 orduetan.

Positibo tasa handia pilatzen ari da eremu batzuetan, eta gaurko txostenetan eremu batzuen egoeraz ohartarazi dute. Gipuzkoako eskualde batzuetan joera kezkagarria dute egunotan eta Osakidetzaren txostenean gorriz seinalatuta ageri dira honako osasun eremu hauek: Tolosa, Alegia, Azkoitia, Azpeitia, Beasain eta Ordizia.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 35 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta 51 pertsona daude ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!