Koronabirusa

Asuncion klinikak ostegunean ekingo dio ohiko jardunari

Ataria 2020ko urriaren 13a

Asuncion klinikatik esan dutenez, atzotik ez dute kutsatu berri gehiago atzeman, beraz kontrolatutzat jo dute pasa den astean hasitako agerraldia.

Hala, egoerak egonkor jarraitzen badu ostegun honetan bertan ohiko jardunari ekingo diotela esan dute. Ondorioz, kirurgiak berraktibatuko dira, eta urgentziaz bertaratzen direnak ere artatuak izango dira. 

Bestalde, «pazienteen nahiz langileen segurtasuna bermatze aldera», klinika desinfektatzeko lanak hasiko dituzte gaur. Bisitei dagokienez, murriztuta jarraituko dute, eta datozen lau asteetan zentroko langile guztiei zazpi egunetik behin PCR proba egingo zaie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!