Koronabirusa

89 positibo atzeman dituzte ostiraletik astelehenera

Ataria 2020ko urr. 13a, 13:57

Eskualdeko 28 herrietatik 16 herritan izan dira positiboak. Azpimarratzekoa Anoetan azken egunetan 10 positibo zenbatu dituztela.

Osasun sailak emandako datuen arabera, ostiralean 10.261 PCR proba egin ziren, eta horietatik, 584 (%5,7) izan ziren positiboak, 236 Gipuzkoan, eta 33 Tolosaldean. Larunbatean, 9.939 PCR proba egin zituzten, eta 584 (%5,9) izan ziren positiboak, 255 Gipuzkoan, eta 31 Tolosaldean. Igandean, 6.870 PCR egin zituzten, 363 (%5,3) izan ziren positiboak, 150 Gipuzkoan, eta 17 Tolosaldean. Atzo, 6.763 proba egin zituzten, eta, horietatik, 529 (%7,8) positiboak izan ziren, 224 Gipuzkoan, eta 8 Tolosaldean.

Tolosaldeko 16 herritan atzeman dituzte positiboak azken egunetan. Adunan, Abaltzisketan, Alkizan, Asteasun, Berastegin, Bidania-Goiatzen, Ikaztegietan eta Zizurkilen bana, Berrobin eta Iruran bina, Alegian lau, Amezketan eta Amasa-Villabonan bosna, Anoetan eta Ibarran hamarna eta Tolosan 43.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, 16 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 52 pertsona daude ZIUn.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!