Koronabirusa

12 positibo gehiago

Ataria 2020ko urriaren 9a

Tolosan 8, Amezketan 2 eta Amasa-Villabonan eta Zizurkilen bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.502 PCR proba egin ziren atzo, eta, horietatik, 458 positiboak izan ziren. Horietatik, 191 Gipuzkoan izan ziren, tartean, 12 Tolosaldekoak.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz, 37 pertsona ospitaleratu ziren atzo, orotara, 237 pertsona daude EAEko ospitaleetan, eta 52 pertsona ZIUn daude.

Ikastetxeei dagokienez, ez dago aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik, eta orotara 99 ikasgela daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 67 ikastetxetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!