Senperena eta Olano, bakoitza bere lehen txapelaren bila

Imanol Garcia Landa 2020ko urriaren 8a

Senperena eta Olano, bakoitz 1 1602163723641
Senperena eta Olano, bakoitz 2 1602163724118
Senperena eta Olano, bakoitz 3 1602163724469
Senperena eta Olano, bakoitz 4 1602163724927
Senperena eta Olano, bakoitz 5 1602163725338
Senperena eta Olano, bakoitz 6 1602163725749
Senperena eta Olano, bakoitz 7 1602163726033
Senperena eta Olano, bakoitz 8 1602163726260
Senperena eta Olano, bakoitz 9 1602163726553
Senperena eta Olano, bakoitz 10 1602163726834
Senperena eta Olano, bakoitz 11 1602163727100

Euskal Pilota Egokitua Laboral Kutxa Sari Nagusiaren finalak jokatuko dira igandean, Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan. Finalak 12:00etan hasiko dira eta sari banaketen aurretik omenaldi txiki bat egingo zaio Mindara elkarteko bultzatzailea izan zen eta iaz zendu zen Mikel Izagirreri.

Bigarren finalean ariko dira, elkarren aurka, Aingeru Senperena goiaztarra eta Hilario Olano alegiarra. Ez dute txapelketa honetan txapelik jantzi oraingoz, eta igandean, beraz, bietako batek lehenengo aldiz jantziko du.

Lehenengo finala adimen urritasuna duten pilotarien artekoa izango da, eta Iñaki Divasson-Xabier Arizkorreta eta Leire Esnal-Eneko Sagarmendi dira bikote finalistak. Bigarren finalean, urritasun fisikoa duten pilotarien artean, Hilario Olano-Beñat Lizaso eta Aingeru Senperena-Mikel Merino bikoteek jokatuko dute. Gurpildun aulkiekin jokatuko dute.

Senperenak eta Merinok Bidanian jokatutako kanporaketako hiru partidak irabazi zituzten. Beraz, finalean aurkari izango dituzten Olanori eta Lizasori irabazi zioten ere. «Partida gogorra izan zen Bidanikoa eta are gogorragoa izango da finalekoa», esan du Senperenak. Kanporaketa 15 tantora jokatu zuten eta finala 25 puntura izango da. «Urduritasunak ere gehiago izango dira, eta nekea ere bai», gaineratu du Senperenak. Zortzi urte inguru daramatza palan jokatzen goiaztarrak, eta azken lau urteetan antolatu den txapelketako lehen txapela jantzi nahi du.

Olanok azaldu duenez, Senperenak eta Merinok bikote indartsua osatzen dute. «Abiadura handia ematen diote pilotari eta biak azkar mugitzen dira kantxan», zehaztu du alegiarrak. «Hamar urte daramatzat pilotan jokatzen, baina nik daukadan lesioarekin zaila da jokatzea, ezin baitut indar handiz eutsi eskuarekin». Izan ere, Olanok erraketarekin jokatzen du, eta lotuta izaten du bere eskuan erreminta, indar nahiko egiteko.

COVID-19aren inguruko neurriak direla eta, 150 pertsonentzat baino ez da lekurik izango. ETB1 telebista kateak zuzenean emango ditu partidak. Gurpildun aulkiekin jokatuko den finaleko lau pilotariek ondo ezagutzen dute elkar, entrenamenduetan elkarrekin aritzen baitira. Igandean, ordea, txapelak izango dira jokoan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!