Koronabirusa

Hamaika positibo berri

Ataria 2020ko urriaren 8a

Tolosan bost eta Alegian, Anoetan, Berrobin, Ibarran, Leaburu-Txaraman eta Lizartzan bana atzeman dituzte.

Osasun sailak azaldu duenez, 10.314 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik, 454 positiboak izan ziren. Gipuzkoari dagokionez, 192 izan ziren positibo eman zuten herritarrak, tartean, 11 Tolosaldekoak.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 29 pertsona ospitaleratu ziren atzo,  orotara 238 daude EAEko ospitaleetan, eta 48 pertsona ZIUn.

Ikastetxeei dagokienez, ez dago aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta denera 91 ikasgela daude itxita, 59 ikastetxetan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!