GOIZEAN: enpresak
09:30-12:30 | Online
(* Nahi adina ikastarotan eman daiteke izena)
Urriak 19, astelehena
Webgunea errentagarria izatea nahi duzu?
Zure webgunea negozioaren zerbitzura dago? Zer eta nola hobetu? Negozio helburuak errepasatu, eta webaren diseinuarekin eta marketing akzioen emaitzekin kontrastatuko dira.
Urriak 20, asteartea
Business Intelligence: Datuen kudeaketa enpresan
Datuen tratamendua eta bistaratzea, Microsoft-en Power BI doako analisi-tresnarekin. Zer den eta nola funtzionatzen duen erakutsiko da, benetako datu-ereduen erakustaldien bidez.
Urriak 21, asteazkena
Produktibitatea hobetu COVID-19aren garaian
Nola aurre egin lan betebeharrei ingurugiro aldakor eta ezezagun baten aurrean. Tresna digitalak produktibitatearen zerbitzura eta lantalde hibridoen kudeaketan (bulegoan, etxean).
Urriak 22, osteguna
Zibersegurtasuna: praktika egokiak
Azken urtetan zibersegurtasun erasoak areagotu dira era guztietako enpresetan, txiki nahiz handi. Ohiko eraso motak eta hauei aurre egiteko zer egin irakatsiko da.
Urriak 23, ostirala
Marketing Digitala eta aginte panelak
Sortu zure lehen aginte panela marketing digitaleko datuekin (Google Analytics, Ads edo iragarkiak, Sare Sozialak, Email Marketing, YouTube, CRM...).
EGUERDIAN: komertzioak
14:00-16:00 | Villabonako KZ Gunea
(* Ikastaroa bakarra da, lau egunekoa)
Urriak 19 - urriak 23
Internet nire komertzio txikiaren eskura
Tailer praktiko eta dinamikoa marketing plan bat komertzio txikien 2020ko errealitatera moldatzeko.
ARRATSALDEAN: turismoa
17:00-19:00 | Lehiberri Zentroa
(* Nahi adina ikastarotan eman daiteke izena)
Urriak 19, astelehena
Erreserba eta aforoen kudeaketa turismo sektorean
Zure negozioa dinamizatzeko gomendio eta adibideak, aforoa eta erreserban kudeaketa kontutan hartuz.
Urriak 20, asteartea
Sare sozialak eta Blogger nahiz preskriptoreekin hartu-emana
Sare sozialen erabilpen onak ekar diezazkiguken onurak ezagutuko ditugu eta iritzia sortzen duten preskriptore digitalekin lan egiteko modu ezberdinak ezagutuko ditugu.
Urriak 21, asteazkena
Marketing Digitala COVID-19 garaian
COVID-19ak sortu duen egoera honetan, turismo sektoreko negozio batek ze aldaketa egin beharko lituzke bere marketin digital planean?
Urriak 22, osteguna
QR kodeak nire negozioan
Tailer honetan QR kodeak zer diren, eta negozioetan nola sortu eta erabili irakatsiko da, adibide errealak erakutsiz.
lehiberri@tolosaldea.eus | 943 65 45 01 (Luz. 2)
Lekuak mugatuak dira, eta saio presentzialetan segurtasun neurri guztiak bermatuko dira