Koronabirusa

Nabarmen egin du gora positiboen kopuruak

Ataria 2020ko urriaren 7a

Osasun sailak atzo emandako datuen arabera, hiru positibo egon ziren Tolosaldean, gaur berriz, hogeira igo da kopuru hori.

Osasun sailak eman ditu atzoko PCR proben inguruko datuak eta eskualdeari dagokionez, nabarmen egin du gora azken orduetan COVID-19an positibo eman dutenen kopuruak. Hogei positibo zenbatu dituzte; 14 Tolosan eta bina Alegia, Amezketa eta Amasa-Villabonan.

Azken orduetan PCR proba gehiago egin dituzte; 10.022. Atzo 7.424 proba egin zituzten. Egindako azken probetatik 428 izan dira positibo, horietako 180 Gipuzkoan. ZIUn Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 51 pertsona daude eta guztira 238 ospitaleratu daude.

Bestetik, Asuncion klinikan PCR probak egiten jarraitzen dute. Atzo hasi ziren langile eta paziente guztiei probak egiten, eta guztien emaitzak jakin arte ez dituztela emaitzak jakinaraziko esan dute. Gaurko kirurgia guztiak bertan behera utzi dituzte, prebentzio neurri moduan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!