Koronabirusa

Hiru positibo berri azken orduetan

Ataria 2020ko urriaren 6a

Amasa-Villabonan 2 eta Tolosan 1 atzeman dituzte azken 24 orduetan.

Osasun Sailak adierazi duenez, 7.424 PCR proba egin ziren atzo, eta, horietatik, 336 positiboak izan ziren. Gipuzkoaren kasuan, 112 izan dira positibo eman dutenak, eta horietatik 3 dira Tolosaldekoak.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu ziren atzo, orotara, 240 pertsona daude ospitaletan, eta 56 pertsona daude ZIUn.

Ikastetxeei dagokienez, ez dago aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik une honetan. Denera 113 ikasgela daude itxita, EAEko 82 ikastetxetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!