Koronabirusa

Koronabirusaren gakoak, asteartero

Ataria 2020ko urriaren 6a

Elhuyarren bideo-pilula berri bat argitaratuko du asteartero TOLOSALDEKO ATARIAk . Ana Galarraga Aiestaranek aurkeztuko ditu atal hauek.

Gaurtik aurrera, ATARIAk asteartero jasoko du Elhuyarrek ETB1eko Teknopolis saioan egiten duen bideoa. Koronabirusaren gakoak du izena atalak, eta Ana Galarragak aurkeztuko du. «COVID-19a gaixotasun berria denez, alderdi asko oraindik ezezagunak dira edo denborarekin doaz ikusten eta ikasten«, dio Galarragak joan den asteburuko atalean. Horretan, birusaren iraunkortasuna izan du hizpide, zenbait gaixok denbora luze bat igarota ere sintomak dituztelako. Herbehereetako ikerketa bateko datuekin argudiatu du birusaren iraunkortasuna Galarragak. «Hori dela eta, gero eta ikerketa talde gehiago daude munduan gai hau aztertzen«.

Oraingo hau ez da ATARIAk Elhuyarrekin egiten duen mota horretako lehen elkarlana. Apirileko lehen egunetan, osasun krisi betean, koronabirusaz gehiago jakiteko, Elhuyarrek, COVID-19aren izurria argitzen izenburupean, ondorengo bederatzi bideo argitaratu zituen:

COVID-19aren IZURRIA ARGITZEN:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!