Koronabirusa

Lau dira Asuncion klinikan positibo eman duten profesionalak

Ataria 2020ko urr. 6a, 12:14

Klinikaren jarduera "normaltasunez" mantentzen dela azaldu dute, baina, gaixoen bisitak mugatu egin dituzte.

Asuncion klinikatik azaldu dutenez, atzo mediku baten positiboaren berri jakitearekin batera, berarekin harreman zuzena izan duten profesionalei PCR proba egin zaie, eta horietatik hiruk eman dute positibo. Ondorioz, positibo eman duten guztiak konfinamenduan daude une honetan.

Bestalde, "prebentzio neurri moduan" ospitaleratze-solairuetako langile eta paziente guztiei PCR probak egitea erabaki dute. Ospitaletik esan dutenez, "dagoeneko kontrolatuta eta isolatuta dauden kutsatzeen jatorria" ikertzen ari dira.

Zentroaren jarduerari dagokionez, "normaltasunez" mantentzen da, baina, momentuz bisitak mugatu egin dituzte. Hala, zentrotik gogoratu dute ondorengo segurtasun neurriak errespetatzea garrantzitsua dela: Kontsultara bakarrik joatea, mendekotasuna duten pertsonen edo adingabeen kasuan izan ezik. Kasu horietan, pertsona bakar batekin joan beharko dute. Maskara nahitaez erabili beharko da, eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dira zentrotik sartu aurretik eta ondoren.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!