Eskualdeko bi pilotari izango dira finaletan

Ataria 2020ko urriaren 5a

Euskal Pilota Egokitua Laboral Kutxa Sari Nagusiaren kanporaketak jokatu ziren atzo Bidaniko frontoian. Gurpildun aulkietan finalera pasa dira Aingeru Senperena goiaztarra eta Hilario Olano alegiarra. Elkarren aurka jokatuko dute finala.

Egun osoko jaialdia izan zen, eta goizean adimen urritasuna duten pilotariek ikuskizun handia eskaini zuten. Bederatzi partida handiren ostean, Iñaki Divasson-Xabier Arizkorreta eta Leire Esnal-Eneko Sagarmendi izan dira hurrengo igandean ETB-ko kamerak zuzenean direla, Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan torneoko finala jokatuko duten bi bikoteak. Urduritasunak atzo erakutsitako maila errepikatzen uzten badie, sekulako partida izan daiteke lehen txapela erabakiko duena.

Arratsaldean, berriz urritasun fisikoa duten pilotariak aritu ziren, euren gurpildun aulkien gainean, sekulako ikuskizuna eskaini dutenak. Hemen, sei partida jokatu zituzten eta Hilario Olano alegiarra eta Beñat Lizaso bikoa eta Aingeru Senperena goiaztarra eta Mikel Merino bikoa izango dira txapelen lehian arituko direnak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!