Maria Felisa Okomo, Espainiako txapeldun

Ataria 2020ko urriaren 5a

Asteburuan jokatu da Espainiako 20 Urtez Azpiko Txapelketa, eta Okomok urrea lortu du. Ander Urangak bi domina lortu ditu, eta Joseba Larraurik bosgarren postua lortu du.

Tolosa CF Atletismoko hiru ordezkari joan dira eta hiru dominekin itzuli dira. Okomo tolosarrak pisu jaurtiketan lortu du urrezko domina, 13,49 metroko markarekin Euskadiko errekorra eginaz.

Uranga anoetarrak bi domina lortu ditu. Horietako bat 200 metroetan, zilarrezkoa, 21,54 denborarekin, bere marka pertsonala eginez eta baita Tolosa CF-ko errekorra. Horrez gain, Real Sociedad taldearekin 4x100 metro proban parte hartu du urrea lortuz.

Bere aldetik, Larrauri irurarrak, kategorian bere lehen urtea izanik, 22,08ko denborarekin bosgarren postua lortu du 200 metroetan. Klubetik azaldu dutenez, atletek lortutako emaitzak "paregabeak" izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!